Politika -

Lurrikara PSMn

Gomezek bere kargugabetzea alderdiko Etika Batzordera eramango du

Gomezek bere kargugabetzea ez duela onartuko esan zuen atzo, eta bart dozenaka militante Ferrazen PSOEko egoitza nagusira hurbildu ziren pankartekin eta ohiuka.

Giro nahasia Madrilgo sozialisten artean

01:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tomas Gomez Madrilgo sozialisten buruaren kargugabetzeak lurrikara ekarri du PSOEra.

Gomezek bere kargugabetzea ez duela onartuko esan zuen atzo Ser irrati katean, eta bart dozenaka militante Ferrazen PSOEko egoitza nagusira hurbildu ziren pankartekin eta ohiuka.

Izan ere, Tomas Gomez eta bere taldea dira “zilegitasuna” duten bakarrak, Gomezen arabera, eta ez dute alde egiteko asmorik.

Atzoko elkarrizketan adierazi zuenez, epaitegietara jotzeko prest daude Madrilgo sozialistak, “kargugabetzea guztiz irregularra izan delakoan”.

Pedro Sanchezi aurpegiratu dio “lidergo ahula” modu horretan, Gomez kargugabetzen, indartu nahi izatea.

Oraingoz, batzorde kudeatzaile batek hartu du Madrilgo PSOEren ardura. Rafael Simancasek zuzenduko du aipatu batzordea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea