Politika -

Auzitegi Nazionala

Jorge Olaiz preso ohia kartzelatzeko agindua eman du Moreno epaileak

UPNko zinegotzi ohi bat hiltzen saiatzeagatik 2002an artxibatutako auziagatik zigortu dute, lekuko anonimo bat agertu dela eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali du Jorge Olaiz preso ohia, 2001ean Miguel Angel Langarica UPNko zinegotzi ohia hiltzen saiatzeagatik, Ahotsa.info webguneak jakinarazi duenez.

Fiskaltzak eta AVT biktimen elkarteak egindako eskaera onartu du, horrenbestez, epaileak. Iruñeko preso ohiaren kontrako auzi hau 2002an artxibatu zuten froga nahikoa ez zegoelako. Iñaki Beaumont zigortu zuten orduko hartan.

Sumarioa berriz zabaldu dute, gertakarien lekuko izan zen lagun bat agertu delako. Lekuko anonimo horrek Olaiz Beaumontekin zegoela esan zuen atzo epailearen aurrean. Jorge Olaiz preso ohia ostegun honetan azaldu da epailearen aurrera eta leporatutakoa ukatu du.

Olaizek 13 urte igaro ditu kartzelan beste auzi bategatik, eta 2014tik libre zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Atentatuak albisteak ETA gaur Epaiketak albisteak