Politika -
Kargutik kendu zuten
Tomas Gomezek bere diputatu-akta entregatu du
Alderdi Sozialistari kalterik ez diola egingo agindu du eta Hauteskunde autonomikoetarako hautagai berria izendatzeko primarioak egitea exijitu dio Pedro Sanchezi.
Erredakzioa
Diputatu-akta entregatu du gaur Tomas Gomezek Madrilgo PSOEren egoitzan. Orain bi egun, Pedro Sanchez sozialisten buruak kargutik kendu zuen. Azken orduko deialdia egin die Gomezek kazetariei, eta agerraldian, Gomezekin batera, Eusebio Gonzalez Jabonero eta Rosa Alcala diputatuak izan dira, baita PSMko bigarrena izan den Maru Menendez ere.
Bertan iragarri duenez, orain arte Madrilgo sozialisten buru izen den Tomas Gomezek parlamentari izateari utzi dio.
Alderdi Sozialistari kalterik ez diola egingo agindu du eta Hauteskunde autonomikoetarako hautagai berria izendatzeko primarioak egitea exijitu dio Pedro Sanchezi.
Atzo, PSOEko buruzagiek esan zuten prozesu horretan ez zela primariorik izango.