Politika -
Iruñea
2.100 euroko isuna ezarri diote Ignacio Polori, mozkor gidatzeagatik
Halaber, urte eta erdiz gidatzea debekatu diote Iruñeko UPNko Bide Segurtasuneko zinegotzi ohiari.
Erredakzioa
Epaileak 2.100 euroko isuna eta urte eta erdiz gidatzeko debekua ezarri dio Ignacio Polo Iruñeko UPNko zinegotzi ohiari, bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita.
Polok positibo eman zuen alkoholemia kontrol batean, iazko apirilaren 20an. Horrenbestez, dimisioa eman zuen Bide Segurtasuneko zinegotzi gisa.
Horren aurkako epaiketa joan den astean egin zuten. Fiskalak 4.050 euroko isuna eta bi urtez gidatzea debekatzea eskatu zuen; defentsak, absoluzioa; eta, akusazioek, sei eta hamar hilabete arteko espetxe zigorra.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea