Politika -

Krisia Madrilgo PSOE-N

Gabilondo, PSMko hautagaia izateko prest

Hezkuntza ministro ohiak Madrilgo Erkidegorako hautagaia izatea onartu du, betiere militanteek bere alde egiten badute.

Angel Gabilondo Hezkuntza ministro ohia, gaurko prentsaurrekoan. EiTB
Angel Gabilondo Hezkuntza ministro ohia, gaurko prentsaurrekoan. EiTB
Angel Gabilondo, Madrilgo presidentegai izateko prest

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Gabilondo Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministro ohiak onartu egingo luke PSMren Madrilgo Erkidegorako presidentegaia izatea, betiere militanteek bere alde egiten badute.

Gabilondok prentsaurrekoa eskaini du gaur, baina ez du hizpide hartu nahi izan PSMko barne krisia, ezta hauteskunde primarioak egiteko eskaera ere.

Joan den astean, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Tomas Gomez PSMko burua kargutik kendu ostean, Gabilondok baztertu egin du haren ordezkoa izendatzeko barne hauteskundeak egitea. Militanteek aukeratuko dute PSMko hautagaia, baina batzar bidez. Rafael Simancas buru duen batzorde kudeatzaileak bihar abiatuko du prozesua.

Testuingu horretan, militanteek alderdiaren presidentegaia izatea proposatzen badiote, "arduraz" jokatu eta "erantzun egokia" emango duela esan du Gabilondok.

"Batzorde kudeatzaileak prozesua egin behar du, eta, militanteen ahotsa entzun eta gero aukeratzen banaute, erabaki serioa hartuko dut", esan du. Dena dela, ondoren, argiago mintzatu da: "Norbaitek ekarpenak egin ditzakedala uste badu, prest egongo naiz".

Gabilondok aitortu du ez dela PSOEko militantea, baina alderdiari "estimua" diola gaineratu du.

Bestalde, ukatu egin du Pedro Sanchezen erabakietan esku hartu izana.

Amparo Valcarce parlamentariak (Tomas Gomezen sokakoa da) eta Pedro Zerolo Mugimendu Sozialetarako idazkariak ere aurkeztu dute hautagaitza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista