Politika -

Krisia Arabako PSE-n

PSEko militante talde batek Arabako Exekutiba desegitea eskatu du

"Madrilgo Federazio Sozialistak egin duen moduan" Arabako Exekutiba desegitea eta batzorde kudeatzaile bat jartzea eskatu dute.

Kontzentrazioa, Gasteizen. Argazkia: EiTB
Kontzentrazioa, Gasteizen.
PSEren 50 bat militantek Arabako Exekutiba desegitea eskatu dute

1:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako PSE-EEko militante talde batek probintziako Exekutiba desegitea eskatu dio PSOEren zuzendaritza federalari, "alerdiaren irudi publikoaren narriadura larriagatik, ezegonkortasun organikoagatik eta hauteskunde aurreikuspen txarrengatik".

Sektore kritikoko 50 bat pertsonak kontzentrazioa egin dute gaur Gasteizen, "Madrilgo Federazio Sozialistak egin duen moduan" Arabako Exekutiba desegitea eta batzorde kudeatzaile bat jartzea eskatzeko.

Erabaki horrekin Gasteizen eta Araban "galdutako sinesgarritasuna eta prestigioa berreskuratzea" dute helburu. Militante horien arabera, hala ere, "sozialistek Madrilen duten egoera ez da Euskadiko hiriburukoa baino okerragoa".

Arabako PSE-EEren zatiketa 2013ko otsaileko kongresuan geratu zen lehenengo aldiz agerian, 2000tik lehenengo bider bi hautagaitza aurkeztu zituztelako alderdiaren buruzagitzarako: Txarli Prieto buru zuen sektore ofiziala (irabazi zuena), eta Juan Carlos Alonso Gasteizko zinegotziarena.

Hurrengo urteko maiatzean aparteko kongresua antolatu zuten Europako hauteskundeetan jasotako emaitza txarrengatik, eta berriro agertu zen zatiketa. Sektore ofiziala izan zen garaile berriz, % 61ko babesarekin.

Azken egunotan gogortu egin da krisia, astelehenean, hauteskundeetarako hiru hilabete geratzen direnean, Maite Berrocal Gasteizko alkategaiak hautagaitzari uko egin ziolako, zerrenda osatzeko alderdiaren "inposaketagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba PSE-EE albisteak