Itxi

Politika

2015eko udal hauteskundeak

Gascok alkate modura Donostia 2016 'salbatzeko' konpromisoa hartu du

Erredakzioa

PSE-EEren Donostiako alkategaiaren arabera, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren proiektua 'hilda dago'.

  • Ernesto Gasco PSE-EEren Donostiako alkategaia. Argazkia: EFE

    Ernesto Gasco PSE-EEren Donostiako alkategaia. Argazkia: EFE

Ernesto Gasco PSE-EEren Donostiako alkategaiak iragarri duenez, alkate aukeratzen badute, "hilda dagoen" Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren proiektua "salbatzeko" lan egingo du haren lantaldearekin batera.

PSE-EEk ekitaldia egin du gaur Miramar Jauregian 2015eko Udal hauteskundeetarako bere zerrenda aurkezteko. Gascoren taldean hainbat berritasun daude, besteak beste, Duñike Agirrezabalaga independentea (Ezker Batuko eta Alternatibako zinegotzi izan zena), Arkaitz Millan EAko zinegotzi ohia eta Odon Elorza Donostiako alkate ohia.

Gascoz gain, hauek osatzen dute PSE-EEren alkategaiaren lantaldea: Duñike Agirrezabalaga, Marisol Garmendia, Enrique Ramos, Miguel Angel Diez, Maria Luisa Garcia Gurrutxaga, Alfonso Gurpegui, Begoña Palos, Mikel Diez, Ane Oyarbide, Fernando Roman, Ana Bravo, Harkaitz Millan, Amparo Lopez, Lucio Hernando, Isabel Aldaz, Ander Iturri, Miren Cristina Gonzalez, Iker Sanz de Gabiña, Carmen Ibarlucea, Ramiro Tomas, Mari Murillo, Josu Alonso, Rafaela Romero, Jose Maria Benegas, Barbara Dührkop, eta Odon Elorza.

Testuinguru horretan, hautagai sozialista maiatzaren 25etik abenduaren 31 bitartean "hilda dagoen" Donostia 2016 proiektua salbatzeko lan egiteko konpromisoa hartu du. Horren esanetan, proiektua "erdi itzalita" dago Bilduren gaitasun ezagatik eta kontrol politiko saiakeragatik, eta "Iñigo Urkullu lehendakariaren konpromiso gabeziagatik".

"Argi eta garbi esango dut: Eusko Jaurlaritzak konpromiso falta nabaria dauka Donostia 2016 proiektuarekin eta hori onartezina da donostiar batentzat", gaineratu du.

Halaber, Donostia 2016 proiektuan "ez egotea edo desagertuta egotea" egotzi dio Gascok Eusko Jaurlaritzari.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena