Politika -

Eusko Legebiltzarra

Katedradun batek Europara jotzeko deia egin die ETAren biktima batzuei

Carlos Fernandez de Casadevantek agerraldia egin du Giza Eskubideen Batzordean zigorrik edo argitu gabe geratu diren 300 hilketaren inguruko liburu bat aurkezteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Fernandez de Casadevante Madrilgo Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko katedradunak Europako auzitegietara jotzeko deia egin die argitu gabeko ETAren atentatuen biktimei.

Fernandez de Casadevantek agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean Juan Fernando Fernandez Calderin kazetariarekin batera, Agujeros del sistema. Mas de 300 asesinatos de ETA sin resolver liburua aurkezteko.

Lan horren sustatzaileen arabera, akats judizialen, auzien desbideratzeen edo frogen suntsiketaren ondorioz argitu edo zigorrik gabe geratu diren 300 hilketa dira liburuaren oinarria.

Liburuaren epilogoaren egile eta katedradunak esan du kasu horiek "harridura" sortzen dutela, "eskandalagarria" delako "zinez" espedienteak galdu izana, sumarioak suntsitzea, eta egun gutxitan kasu batzuk artxibatzea.

Aitortu du oso zaila dela Europako auzitegietan kasuak argitzea, lehenik Espainiako Estatuko bide guztiak jorratu behar direlako; baina, hala ere, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira jotzeko deia egin die biktimei, "Estatuak bigarrenez biktima" egiten dituela salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Legebiltzarra argazkiak EAE albisteak ETA gaur Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa