Politika -

Hauteskundeak

Ortuzar: 'EAJn ate birakariak ondo dabiltza, norabide zuzenean'

EAJren EBBko presidentearen esanetan, hiru hiriburuetarako hautagai jeltzaleak "norabide zuzena duten ate birakarien adibide dira".

Ortuzar Aburto, Goia eta Urtaranekin batera. EFE
'Euskadi hazi araztea' da hiriburuetarako EAJko hautagaien helburua

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak nabarmendu duenez, jeltzaleek hiru hiriburuetan aurkeztu dituzten hautagaiak (Juan Maria Aburto, Eneko Goia eta Gorka Urtaran) "norabide zuzena duten ate birakarien adibide dira".

Forum Europa Tribuna Euskadi gosari-informatiboan aurkeztu ditu hiru hautagaiak Ortuzarrek. Buruzagi jeltzalearen iritzian, Aburto, Urtaran eta Goia "gure hiriburuak zuzentzeko eta Bilbo, Donostia eta Gasteiz haz daitezen aukera onena dira".

Ortuzarren aburuz, "EAJn ate birakariak ondo dabiltza, norabide zuzenean, eta horren adibide dira hiru hautagaiak". Izan ere, horren hitzetan, "gurean profil profesionala du jendeak, aurrena bere lanbidean eta bere egunerokoan erakutsi du balioa, eta gero konpromiso publiko eta instituzionala hartzeko prest agertu da".

Hain justu, hiru hiriburuetarako hautagaiak "norabide zuzena duten ate birakarien adibide dira", Ortuzarren esanetan.

"Enekok, Juan Marik eta Gorkak ibilbide profesional bikaina dute, bakoitza bere alorrean lehiakor izan da. Gainera, gerora erakundeetan ardura postuak izan dituzte edo oposizioan jardun dute besteen kudeaketa kontrolatzen", azpimarratu du.

 
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Andoni Ortuzar Udal eta Foru hauteskundeak 2015