Politika -

Koalizio berria

Gorroño Gernikako alkatea EAJrekin aurkeztuko da maiatzeko bozetara

Azken lau urteetan EH Bilduko alkatea izandakoak agerraldia egin du gaur Itxaso Atutxarekin, adostutako koalizioa aurkezteko.

EAJk eta Gorroñok bat egin dute

1:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak (EH Bildu) maiatzeko hauteskundeetara EAJrekin koalizioan joateko lortu duen hitzarmena aurkeztu du gaur.

Agerraldian, Itxaso Atutxa Bizkaiko jeltzaleen burua izan da Gorroñorekin batera.

EH Bildurekin ez zela berriro aurkeztuko iragarri zuen Gorroñok orain zenbait egun, eta ?hautagaitza independente bat? prestatzen ari zela aurreratu zuen.

EAJrekin lortu duen akordioaren ondorioz, baina, maiatzaren 24ko hauteskundeetan EH Bildurekin lehian izango da Gorroño, Gernika-Lumoko alkatetza lortzeko. Gorroñoren atzetik, Maria Uribe jeltzalea izango da zerrendako bigarren hautagaia.

Arraiz: 'Gorroño, guztiaren gainetik, gorroñozalea da'

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean, Hasier Arraiz Sortuko presidenteak esan du Gorroño, ?batez ere, eta guztiaren gainetik, gorroñozalea? dela.

Hala ere, hauteskundeetan ?zorterik onena? opa dio Arraizek Gorroñori, eta hiru hauteskundetara ?hiru sigla ezberdinekin aurkeztu da Gorroño?, nabarmendu du.

Urizar: 'EAk erabaki zuzena hartu zuen'

Gorroñok hartutako erabakia jasotzea zaila egin zaiola onartu du gaur Pello Urizar EAko idazkari nagusiak, baina hautagaitzan Gorroñoren izena ez sartzea ?erabaki zuzena? izan zela azpimarratu du.

?Norberak bere arauak ditu etxe barruan, eta, EAren kasuan, militanteek erabaki zuten nazio mailako erabakiak udal mailakoen gainetik egon behar direla?, azaldu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea EH Bildu Araba