Politika -
Lege egitasmoa
Espioitza 'legeztatzeko' araua onartuko du Frantziak ostegunean
Baimen administratibo bat lortuta, hainbat teknika berri erabili ahal izango dituzte Frantziako zerbitzu sekretuek.
Erredakzioa
Frantziako zerbitzu sekretuek terrorista potentzialak zelatatu ahal izateko Legea prestatzen ari da Hollanderen Gobernua, gaur ‘Le Figaro’ egunkariak argitaratutakoaren arabera.
Lege berri horri esker, espioitza teknika ugari erabili ahal izango dituzte, baimen administratibo soil bat lortuta. Larrialdi edota arrisku kasuetan, baimen hori gabe ere euren lana egin ahal izango dute zerbitzu sekretuek.
Gobernu sozialistaren proiektua ostegunean onartuko dute, Ministroen bileran. Horren bitartez, agente sekretuei “marko legala” emango diete.
“Teknika berezi” horiek erabiltzeko arrazoien zerrenda “mugatua” ere idatzi du Frantziako Gobernuak: nazioaren defentsa, kanpo-politikaren, ekonomiaren edota zientziaren interesak defendatu, terrorismoa aurreikusi, suntsipen handiko armak saihestu edota bakea oztopatzen duen indarkeria geldiarazi.
Baimen administratibo sinple batekin, telefono-deiak edota posta elektronikoak zelatatzeko aukera izango dute.