Politika -

Sortu-EAJ harremana

Sortu: 'Ustelkeria ez ikertzeko baldintza jarri du Ortuzarrek'

Bake eta bizikidetza akordio bat lortzeko Ortuzarrek ustezko ustelkeria kasuak ez ikertzea eskatu ziela aditzera eman du ezker abertzaleak. Sortu herritarrak “engainatzen” ari dela salatu du EAJk.

Hasier Arraiz y Andoni Ortuzar. Imagen de archivo: EiTB
Hasier Arraiz y Andoni Ortuzar. Imagen de archivo: EiTB
Hasier Arraiz y Andoni Ortuzar. Imagen de archivo: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bake eta bizikidetzaren inguruko akordio bat lortzeko ezker abertzaleak ustezko ustelkeria auziak ikertzeko batzorderik edo salaketarik ez bultzatzea baldintza bezala jarri du Andoni Ortuzar EAJko presidenteak, Sortuk gaur ziurtatu duenez.

EBBko presidenteak asteartean egindako adierazpenak kritikatu ditu Sortuk agiri batean. Ezker abertzalearen hitzetan, ?gatazkaren ondorioak konpontzeko konpromisoak eta akordioak ezin dira trukerako merkantzia bilakatu, ezta preziorik izan ere?.

Indarkeriari amaiera emateko prozesuan aurrera egiteko Sorturen eta EAJren arteko elkarrizketak blokeo une batean daude. Sortuk proposamen bat egin zien jeltzaleei, baina eskaintza arbuiatu zuen EAJk iragan astean.

Testuinguru honetan, EAJk akordioa salaketak edo ikerketa batzordeak alde batera uztearekin lotzea deitoratu du gaur Sortuk. ?Antza denez, praktika irregularrak eta gehiegikeriak ezkutatzea edo isiltzea eskatzen digu EAJk, gatazkaren ondorioak konpontzeko akordioak lortzearen truke?, azaldu du ezker abertzaleak.

Bake eta bizikidetza arloan akordioak lortu nahi dituela errepikatu du Sortuk, baina ?ustelkeria edo praktika irregularrak isiltzeko orduan gaizkidea izango ez? dela argi utzi du. ?Leialtasuna herriari zor diogu eta, ondorioz, ustelkeria kasu guztiak salatuko ditugu?, erantsi du.

EAJ: ?Sortuk manipulatzen eta engainatzen du?

Sortu herritarrak eta komunikabideak ?manipulatzen? eta ?engainatzen? ari dela salatu du EAJk.

Ezker abertzalearekin izandako elkarrizketetan Ortuzarrek baldintza hori jarri zuela aditzera emateko prentsa oharra ?anbiguotasun nahikoaz? igorri du Sortuk goizean, jeltzaleek salatu dutenez.

Ortuzarrek bake eta bizikidetza akordio bat lortzeko ?azkenaldian Sortu eta EH Bildu EAJren aurka egiten ari diren kanpaina bukatzea sekula? baldintza bezala jarri duenik ukatu dute jeltzaleek. ?Guztiz faltsua da?, adierazi du EAJk.

?Bakearen bidean baldintzak eta oztopoak jartzen dituen bakarra ezker abertzalea da?, erantsi dute jeltzaleek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Sortu Andoni Ortuzar bideoak