Politika -
Biltzarra Bruselan
Nazioarteko ekimen batek presoen Euskal Herriratzea eskatuko du
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia libre uztea ere galdegingo dute. Agerraldian, besteak beste, Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kideak parte hartuko du.
Erredakzioa
Frienship Euskal Herriko bake-prozesua babesteko europarlamentarioen taldeak biltzarra egingo du datorren asteartean Europako Ganberan, Bruselan, presoen Euskal Herriratzea eta Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiaren askatzea eskatzeko.
Agerraldian Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kideak eta Frieda Brepoels europarlamentarioak hartu dute parte, bake-prozesuari buruz duten ikuspegia azaltzeko; izan ere, martxoaren 29an bost urte beteko dira ‘Bruselako Adierazpena’ deitutako ekimena aurkeztu zutela.
Adierazpen hartan begi onez hartu zuten ezker abertzaleak “bide politiko eta demokratikoen” aldeko hautua egin izana, “helburu politikoak lortzeko”. ETAri “su-eten iraunkor egiaztagarria” aldarrikatzeko eskatu zioten, eta, 2011ko urrian, erakunde armatuak hala egin zuen.
‘Bruselako Adierazpena’ren urteurrena dela eta, Friendship taldeak ekitaldia deitu du, eta, esan bezala, Arnaldo Otegi aske uztea eta presoak Euskal Herriratzea eskatuko dute bertan.