Politika -

Eguneko albisteak

Martxoaren 20ko albisteak

Egunari ekin aurretik jakin beharreko albisteak.

I. GOMEZ | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goazen Korrika!

Milaka lagunen begiradapean abiatu zen atzo Korrika Urepeletik. Gaur Mauletik igaroko da euskararen aldeko lasterketa eta Nafarroako hiriburura ere helduko da. Bederatzi egun hauetan 2.200 kilometro egingo ditu, Bilbo helburu. Laia Etxemendi eta Peio Iputxa AEK-ko kideak izan ziren lehen kilometroan lekukoa eramateko arduradunak. Kontsulta ezazu Korrikaren inguruko guztia gure webgune berezian.

"Tunisiakoa lehengo euri tanta baino ez da"

Estatu Islamikoak bere gain hartu du Tunisiako atentatua. Bi jihadistek 21 pertsona hil zituzten, 20 turista tartean, Tunisiako Bardo museoan. Interneten zabaldutako audio mezu batekin aldarrikatu dute erasoaren egiletza. Mezuan ohartarazi dutenez, Tunisiako erasoa "lehenengo euri tanta baino ez da".

Bidegi eta CAN auziak

Nafarroako Kutxaren auzia eta Bidegiren harira abiatutako ikerketa albiste izango dira gaur. Izan ere, gaur bertan dute Nafarroako Kutxaren ikerketa batzordearen azken saioa. Lantaldearen ondorioak aztertzeko bilera dute talde parlamentarioek, ateak itxita. Gipuzkoan, AP-1 errepidea egiteko lanetan ustez egon ziren irregulartasunen argitzeko ikerketaren emaitzak. Asteon Markel Olano eta Eneko Goia buruzagi jeltzaleek eman dituzte azalpenak, salaketa oro baztertuta. Asteartean bozkatuko dute taldeek.

Zeruari begira

Hodeiek oztopatzen ez badigute behintzat, urteko fenomeno astronomikoaz gozatu ahalko dugu gaurkoan: eguzki eklipsea. 09:00ak pasatxo, bi ordu eta erdiz, Ilargiak Eguzkia estaliko du. Gurean ikusgai izango da, eta euskal hiriburuetan hainbat ekitaldi antolatu dira fenomenoa jarraitzeko.

2022ko Mundu Txapelketa, polemika iturri

Jakinarazi dituzte 2022ko Munduko Futbol Kopako data zehatzak: Qatarren ospatuko da, azaroa eta abendua bitartean. FIFAren erabakiak hautsak harrotu ditu, neguan nazioarteko liga eta hainbat txapelketa jokatzen direlako. Nazioarteko Futbol Federazioak jakinarazi duenez, finala abenduaren 18an jokatuko da, Qatarko jaiegun nazionalean. 2022-2023 denboraldiko egutegia hankaz gora jarriko du, horrenbestez, erabakiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak