Politika -

Bizkaiko Aldundia

Iruarrizagari espedientea irekitzea eskatu du EH Bilduk

Ogasun diputatu jeltzaleak Aldundiaren diru publikoa jaso zuten enpresa batzuetan karguak zituen Ogasun arduradun zelarik, eta koalizio abertzaleak bateraezintasuna leporatzen dio.

Jose Maria Iruarrizaga (EAJ) Ogasun diputatua. Argazkia: Efe
Jose Maria Iruarrizaga (EAJ) Ogasun diputatua.
Jose Maria Iruarrizaga (EAJ) Ogasun diputatua. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduren Bizkaiko Batzar Nagusietako taldeak Jose Maria Iruarrizaga (EAJ) Ogasun diputatuari espedientea irekitzea eskatu du, goi kargudunen bateraezintasun araudia urratzeagatik.

Era berean, koalizio abertzaleak "ardura politikoak argitzea" exijitu dio EAJri. Jose Luis Bilbao ahaldun nagusia aipatu dute hain zuzen ere errudun nagusi gisa, "bateraezintasun egoerari bide emateagatik".

Gara egunkariaren arabera, Ogasun arduraduna osasun alorreko Igurco Gestion SL enpresaren ahalduna da, eta azken urteotan Aldundiaren hainbat elkarteren kontratuak lortu ditu.

Egunkari beraren arabera, Iruarrizagak Urazca eraikuntza enpresako karguei eutsi zien Ogasun diputatu zenean, eta sektore pribatua eta publikoa uztartu zituen tarte horretan Aldundiak 30 milioi euro eman zizkion eraikuntza alorreko talde horri.

Irune Soto EH Bilduren bozeramaileak aitortu du ez dakiela Urazkaren eta Igurcoren interes pribatuek esleipenak egiteko "erabakietan eragina izan ote duten", baina "argi" omen dago Aldundiak enpresa horiei mesede egin diela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Azken ordukoa Bizkaia EH Bildu Nafarroa