Politika -
Polizia operazioa
Iheslarien kolektiboak errepresioa gelditzeko eskatu du
'Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak' haien kontrako "errepresio neurri guztiak gelditzeko" eskatu du.
Erredakzioa
'Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak' agiri bat egin du publiko haien kontrako "errepresio neurri guztiak" eten daitezela exijitzeko.
Adierazpen horretan, "Euskal Herrian aro berri bat irekitzeko" herritar askok erakutsi duten "borondatea eta nahia indarkeriarekin" zapuztea leporatzen dio Espainiako Estatuari. "Gaurko polizia operazio errepresiboa horren adibide esanguratsua da", adierazi du 'Pastor operazioa' hizpide hartuta.
Kolektiboak dio 2013an Biarritzen iragarritako "ibilbide orriari" eusten diola, eta iaz hasi zela aplikatzen, "hori baita egoera berriak sortzeko eta aurrera egiteko bidea". "Horretan dihardugu, eta dozenaka dira dagoeneko etxera itzuli diren iheslariak, urtetako ihesaldiari amaiera emanda", gaineratu dute.