Politika -

Ekitaldia Sestao

Foru-legegintzaldiak porrot egin du, Totorikaren iritziz

Bizkaiko ahaldun nagusirako PSE-EEko hautagaiak salatu duenez, "EAJk ez du ezta bere hauteskunde-programaren % 30 ere bete".

Bizkaiko ahaldun nagusirako PSE-EEko hautagai Carlos Totorika. Argazkia: EiTB
Totorikak galdutzat jo ditu azkeneko lau urteak Bizkaian

0:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko ahaldun nagusirako PSE-EEko hautagai Carlos Totorikaren irudiko, amaitzera doan foru-legegintzaldiak "porrot egin du", eta "frustragarria eta etsigarria izan da".

Halaber, sozialistak salatu duenez, "EAJk ez du ezta 2011ko hauteskunde-programaren % 30 ere bete, eta gogoangarria izango da kudeaketan izandako gardentasun faltagatik".

Horren harian, hainbat proiektu gogora ekarri ditu Totorikak, tartean, "Habidite proiektua, Pastgureni egindako eta ondo ez justifikatutako abalak, San Mames Berriaren liskarra, Garraioen Patzuergoen ika-mika, Guggenheim 2, bertan behera geratu ziren enpresa-parkeak, edo Edesaren auzian izandako hauteskunde-interesak".

Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaitza sozialistaren aurkezpena egin dute igande honetan Sestaon. Totorikak azpimarratu duenez, PSEk borrokatzen jarraituko du, xede izanik "justizia, berdintasuna eta askatasuna ohiko asmoa egia bihurtzea, gizarte berdintsuagoa egiteko, bizi-kalitatea hobetzeko eta guztiontzako zerbitzu hobeak izateko".

Totorikaren hitzetan, "Aldundi hurbila nahi dugu, atea irekita izatea, bunker izateari uztea". "Sozialista izateak egunero amets bat betetzea dakar: sistema sozial bidezkoa, orekatua, gardena eta solidarioa lortzea", adierazi du, "herritarren aldeko apustua egitea da, haiek  baitira gure lan politiko osoaren erreferentzia". "Publikoa dena ez da saltzen, eta horrelako konpromisoek, krisi ekonomiko garai honetan bereziki, garrantzi handia dute", gaineratu du.

'Nazionalismo gehiagorik ez'

Buruzagi sozialistaren aburuz, Bizkaiko gizarteak "ez du nazionalismo gehiagorik behar, mota guztietako aukera gehiago baizik, bereziki lan-aukerak, eta zerbitzuetan eta eskualdeetako industria-garapenean oreka handiagoa, eta elkarrizketa zabalagoa izatea".

Amaitzeko, Totorikak azpimarratu duenez, bizkaitarrek "gizarte anitza osatzen dute, eta aniztasun hori errespetatuta bizi nahi dute, Bizkaia komunean eraiki nagi dute, hain zuzen ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSE-EE