Politika -
Foru-hauteskundeak 2015
Podemos Euskadi izango da hautagaitza ofiziala EAEn
Euskadiko Herritarren Kontseiluak datozen asteetan erabakiko du ahaldun nagusigaiak edo Batzar Nagusietarako bestelako karguetarako hautagaiak nortzuk izango diren.
Agentziak | Erredakzioa
Denok Bat taldeak aurkeztutako zerrenda babestu du Podemosen Asanblada Herritarrak eta, ondorioz, zerrenda horretako pertsona gehienak izango dira foru-hauteskundeetako hautagaitza ofizialean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hiru lurraldeetan Podemos Euskadi izenarekin aurkeztuko direla baieztatu dute.
Podemosek ohar batena zehaztu duenez, baina, publiko egindako emaitzak behin-behinekoak dira; izan ere, parekidetasuna bermatzeko aldaketa egin beharko dituzte. Gainera, EAEko hamaika hauteskunde-barrutietan aukeratutako 153 lagunek zerrendan izango duten tokia zehazteke dagoela erantsi dute.
Bestalde, boto gehien jaso dituzten pertsonak (Juan Luis Iturria, Neskutz Rodriguez, Koldo Martin, Patricia Gete, Elsa Pamparacuatro…) ez direla zertan ahaldun nagusigaiak edo Batzar Nagusietako kargu zehatz batzuetarako hautagaiak izan behar nabarmendu dute. Erabaki hori Euskadiko Herritarren Kontseiluak hartuko du datozen asteetan, oraindik zehaztu gabe dagoen data batean.
Amaitzeko, Podemosek hautagaitza osatzeko aukeratuak izan diren pertsona guztiak zoriondu ditu eta hautaketa prozesuan parte hartu duten herritarrei esker ona adierazi die.