Politika -
2015eko foru hauteskundeak
Ahal Dugu bere izenarekin aurkeztuko da foru hauteskundeetara
Herritarren Kontseiluak alderdiaren erabakia berretsi du. Hautagaiak primarioen bitartez aukeratuko dituzte.
Erredakzioa
Euskadiko Ahal Duguren Herritarren Kontseiluak eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako udal kontseiluek hala erabakita, Ahal Dugu izenarekin aurkeztuko da alderdia maiatzaren 24ko foru hauteskundeetara.
Roberto Uriarte buru duen alderdiak ohar batean jakinarazi duenez, hauteskunde kanpaina prestatzeko talde bat eratu dute, Begoña Bilbao Gasteluren zuzendaritzapean.
Hiru lurraldeetarako hautagaitzak primarioen bidez aukeratuko dituzte, genero berdintasuna kontuan hartuta eta lurraldeen arteko proportzionaltasuna gordeta. Martxoaren 16tik 20ra izango da primarioetan izena emateko epea.
Hain justu, primarioetan lehiatzeko deia egin diete Euskadiko Ahal Duguren Herritarren Batzarreko parte-hartzaileei.