Politika -

Eguneko lerroburuak

Apirilak 10eko albisteak

Eguna hasi aurretik irakurri behar dituzun bost albisteak.

IDOIA ALBERDI | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saharako genozidioak ikertuko dituzte

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Marokoko hamaika goi-kargudun, militar eta polizia auzipetu ditu genozidioa leporatuta, 1975 eta 1992 artean egindako erasoengatik, tartean torturak, hilketak eta desagerpenak.  Erabaki hori hartzeko, epailea 19 biktima zuzenen lekukotzan oinarritzen da, salatutako delituen ?egiazkotasuna berresten? dutelako, eta kasu askotan ?garai hartako agiriak edo argazkiak? daudelako. Ruzek azpimarratu du ?ezinbestekoa? izan zela ?2013ko otsailean Amgalan (Sahara Mendebaldean) 8 hilotz zituen hobi komuna aurkitu izana. Pako Etxeberria mediku-forentsearen hitzetan,  gainera, hori ez da Saharan dagoen hobi komun bakarra.

Fusilatutako pertsonen gorpuzkiak aurkitu dituzte Ezkaban

Bestalde, Berriozarren Ezkabako ihesaldian fusilatutako pertsonen lau arrasto topatu zituzten atzo hobi batean. Ezkabako ihesaldian fusilatutako pertsonen lau arrasto topatu dituzte gaur hobi batean. Arratsaldeko lehen orduan bi gorpu bakarrik aurkitu zituzten.

Bosgarren pertsonaren gorpuzkiak ere bilatzen ari dira, baina dirudienez, aparte dagoen hobi batean aurkitzen dira eta oraindik ez dute topatu, Raul Maiza Berriozargo alkateordeak atzo azaldu zuenez. Hala ere, lanek arratsaldean eta ostiral honetan jarraituko dutela aurreratu zuen Maizak.

Bilaketa lanak Udalak onartu zituen eta ondoren Nafarroako Gobernuaren baimena jaso zuten. Ia 9.000 bizilaguneko herrian prospekzioak egiten ari dira. Ahozko informazioaren arabera, bost pertsona ehortzi zituzten 1938 maiatzaren 22tik 24ra bitartean.

Atlaseko erreskatea 'txapuza bat' izan zen

Juan Bolivar Bueno Marokon duela astebete gertatutako ezbeharretik bizirik atera zen espeleologoa komunikabideen aurrean agertu zen atzo Granadan. Marokoko jendarmeek egindako erreskatea 'txapuza' bat izan zela adierazi zuen Bolivar Buenok. Istripuan espedizioko bi lagun hil ziren.

Bere aitak eta Lliberis Espeleologia Klubeko kideek Juan Bolivar lagundu zioten agerraldian. Istripua izan zutenetik erreskatatu zituzten arte igaro ziren sei egunak azaldu ziteun Bolivarrek.

Istripua izan eta erreskatatu artekoak azaldu ditu espeleologoak: 'Bost egun geroago bi jendarme heldu ziren soka batzuekin erreskatatzeko. Makineriarik ez zutela esan zidaten. Martinez erreskatatzeko esku-ohea ibaira erori zen eta itotzeko arriskuan izan zen. Hurrengo egunean, uretan gaua pasa eta gero hil egin zen', azaldu du Bolivarrek hunkituta eta negar-malkotan.  Marokoko Gobernuaren kontrako neurri judizialak iragarri zituen,  'arduragabekeriagatik hilketa' egotzita.

Juan Bolivar espeleologoa Maroko istrripua efe

Raul Castro eta Barack Obama, aurrez aurreBarack Obama eta Raul Castro AEBko eta Kubako presidenteek topo egingo dute gaur Panaman, Ameriketako Goi-bileran, bi herrialdeek harreman diplomatikoak berreskuratu zituztenetik aurrenekoz. Hasiera batean, bi agintariak ez dira bilduko, baina "hartu-emanen bat" izango dute, Etxe Zuritik baieztatu dutenez.

Abenduan AEBk eta Kubak harremanak berreskuratzea erabaki zutenean, Obamak eta Castrok telefonoz hitz egin zuten. Gainera, 2013ko abenduan topo egin zuten Nelson Mandelaren hileta-elizkizunean. Orduan, baina, elkar agurtzea baino ez zuten egin.

John Kerry - Bruno Rodriguez AEB Kuba

Puntua azken minutuan lortu zuen Athletic-ek

Athleticek bana berdindu zun Valentziaren kontra, azken minutuan, Adurizek jokoz kanpo sartutako golari esker.Saskibaloian berriz, Laboral Kutxa Baskonia Euroligatik kanpo geratu da, 93 eta 84 galdu baitu Malagan.Euskal Herriko Itzulian bestalde, Joaquin 'Purito' Rodriguez izan da garaile bigarren egunez jarraian, atzo Arrateko helmugan. Sailkapen nagusian Sergio Luis Henaok jarraitzen du lider. Gaur Aian amaituko da etapa..

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gaur