Politika -

Frantzia

Sistemaren aurrean makurtzea egotzi dio Le Pen aitak alabari

Halaber, Fronte Nazionaleko sortzaile eta alderdiko ohorezko presidente denak alderdia 'dinamitatzea' leporatu dio.

Jean-Marie Le Pen. Artxiboko irudia: EFE
Jean-Marie Le Pen. Artxiboko irudia: EFE
Jean-Marie Le Pen. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-Marie Le Pen Fronte Nazionaleko sortzaile eta alderdiko presidente denak sistemaren aurrean makurtzea eta alderdia "dinamitatzea" leporatu dio eskuin muturreko alderdiko buruzagia den haren alabari.

"Ez ditut ulertzen bere ekintzaren arrazoiak. Le Pen andrea haren alderdia dinamitatzen ari da", adierazi du Le Pen aitak RTL Frantziako irrati kateari eskainitako elkarrizketan. Atzo bertan iragarri zuen alderdiko zuzendaritzaren aurrean agertu beharko duela "diziplinazko prozesu" bati aurre egiteko, oraindik zehaztu gabeko egun batean.

Marine Le Penek prozesu bat irekitzea erabaki zuen haren aitaren etengabeko purrustaden ondorioz. Haren azken ateraldian, Petain mariskala defendatu zuen, hain zuzen ere, naziekin kolaboratu zuen buruzagia.

Le Pen aitak baieztatu zuen zuzendaritza batzordearen aurrean egingo duen agerraldia baliatuko duela haren burua defendatzeko eta "ziurrenera erasora jotzeko".

Fronte Nazionaleko sortzaileak iradoki zuen litekeena zela haren alaba jendearen begikotasuna eta sistemaren bihozberatasuna bilatzen aritzea.

"Bera beste zerbait denean, ez da deus izango", ohartarazi du Le Pen aitak. Haren iritziz, egin zituen adierazpenek ez dute justifikatzen zuzendaritza batzordearen aurrean agerraldia egin behar izatea. Zuzendaritza batzordea bederatzi pertsonak osatzen dute, tartean, alderdiaren sortzaileak eta egungo presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia berriak