Politika -

Elkarrizketa Radio Vitorian

Prietoren aurka salaketa jarri edo auzia artxibatu, Carpalsororen esku

Prietoren jarduera ikertzen ari dela baieztatu du Carpalsorok, Radio Vitorian. Hala ere, auzia epaitegira eramango duen oraindik ez dakiela gaineratu du.

Prietoren aurkako salaketa ikertzen ari da Euskadiko Fiskal Nagusia

01:10

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carpalsoro EAEko fiskal nagusiak Txarli Prietoren aurka salaketa jarri edo auzia artxibatuko duen erabaki behar du, Arabako PSE-EEko presidente ohiaren aurkako salaketa anonimo bat jaso ondoren. Horren arabera, PSE-EEren egoitza batzuetan segurtasun-neurriak hobetzeko lanak egiteko Prietorena zen enpresa bat kontratatu zuen PSE-EEk.

Radio Vitoriari eskainitako elkarrizketan, Prietoren jarduera ikertzen ari dela baieztatu du Carpalsorok, baina auzia epaitegira eramango duen ez dakiela gaineratu du. Hala ere, ikerketak ez duela maiatzeko hauteskundeetan eraginik izango erantsi du.

“Gardentasunagatik eta deliturik dagoen argitzeko, beharrezkoa da ikerketa abian jartzea. Ondoren, salaketa jartzen den edo auzia artxibatzen den erabaki beharko dugu”, azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea