Politika -

Ekainak 11

Euskal bake prozesua bultzatzeko konferentzia, ekainean, Parisen

Bake Bidea plataformak antolatuta, konferentzia humanitarioa egingo dute, Giza Eskubideen Ligarekin batera, Asanblada Nazionalean, konponbidearen aldeko ekimenei oihartzuna emateko.

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken urteetan Ipar Euskal Herrian gatazkaren konponbidea lortzeko bidean egin diren ekimenek Frantziako Estatuan, eta bereziki Parisen, izan duten oihartzun eskasa ikusita, hiriburura joatea erabaki dute Bake Bidea plataformakoek.

Ekainaren 11n konferentzia humanitario bat egingo dute, Giza Eskubideen Ligarekin bat, Asanblada Nazionaleko Victor Hugo aretoan, eta azkenaldian gauzatu den politika eta gizarteko protagonistak han izango omen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris azken ordukoa