Politika -
Rato auzia
Ratoren jarrera 'onartezina' azaltzeko eskatu dio Urkulluk Rajoyri
Lehendakariaren esanetan, gainera, Jose Maria Aznarren garaiko Gobernuko "kargudun asko" inputatuta daude, edo espetxean, eta gorrek "alderdiaren irudiari eragiten dio".
EFE
Iñigo Urkullu lehendakariaren ustean, "egokia" litzateke Mariano Rajoy PPren eta Espainiako Gobernuko presidenteak azalpenak ematea, Rodrigo Rato Gobernu espainiarreko presidente ohiaren jarreraren inguruan. Gainera, egotzi dizkioten delituak "onartezinak eta jasangaitzak" dira, lehendakariaren arabera.
Horiexek izan dira Urkulluk Eferi egindako adierazpenak, NDFko zuzendari ohi eta presidenteorde ohiaren atxiloketa dela eta. Ratori, gainera, bost delitu fiskal, dirua zuritzea eta ondasunen altxatzea leporatu diote.
Delituok "oso larriak" dira, lehendakariaren iritzian, gainera, Jose Maria Aznarren garaiko Gobernuko "kargudun asko" inputatuta daude, edo espetxean, eta horrek "alderdiaren irudiari eragiten dio".
Hori dela eta, "egokia litzateke Gobernu espainiarreko presidenteak azalpenak emango balitu".
Edonola ere, Justiziak arin eta zuzen jokatzeko eskatu du lehendakariak; ere berean, ustezko errugabetasuna errespetatzeko deia egin du, "politikari gauza okerrak lotuta" dauden sentsazioa ez areagotzearren.
Gainera, lehendakariaren hitzetan, " badirudi atxilotzeko eta atxikitzeko prozesuak, zirku erromatarraren antzera, jainkoen asebetetzerako egiten direla, kasu honetan, herritarrentzat", eta horrek "politikaren eta herritarren artean dagoen gaitzustea" areagotu egiten du.
Azkenik, horren moduko kasuetan, "Gobernu espainiarreko presidente ohia izanak duen eragina kontuan hartuta, beharrezkoa da Justiziak arin jardutea".