Politika -

Zarautzen

Askapenak internazionalismoak duen babesa irudikatuko du larunbatean

Ekitaldia egingo dute Fiskaltzaren eskaria salatzeko. Askapena, Askapeña, Herriak Aske, Elkar Truke ilegalizatzea eta bost pertsona kartzelatzea eskatu du, ETArekin zerikusia dutelakoan.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Askapenak duen "babesa" eta "borroka internazionalistaren garrantzia" aldarrikatuko dituzte larunbatean, Zarautzen (Gipuzkoa). Izan ere, gogor salatu nahi dute Espainiako Fiskaltzak hartu duen jarrera, Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke legez kanporatzea eta Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vazquez eta Gabi Basañes kartzelatzea (6 urteko zigorra) eskatu baitu, ETArekin lotura izatea leporatuta.

Askapenak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, hitzordua 12:30ean izango da Zarauzko Modelo zineman. Ekitaldian parte hartuko dute Askapenaren aldeko "Internazionalismoa ez da delitu" testua sinatu duten eragile politiko, sozial eta sindikalak.

Agiri horretan "pertsonei dagozkien oinarrizko eskubide zibil eta politikoen kontrako beste eraso bat" izan dela salatu dute, eta "erabat onartezintzat eta antidemokratikotzat" jotzen dute "Espainiako Estatuak, interes alderdikoiengatik, eskubideak urratzea, antolatzekoa adibidez".

Gainera, "elkartasun internazionalistaren baitan" egiten den jarduera politikoa "gure herria eraikitzeko ekarpen handia" dela azpimarratu, eta "Euskal Herria internazionalistaren eta herri burujabeen arteko elkartasun harremanetan oinarritutako munduaren alde lan egiteko eskubidea eta beharra" aldarrikatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Zarautz berriak