Politika -

Epaitegiak

Aste honetan atxilotutako 4 gazteren senideek salaketa jarri dute

Legez kanpoko atxiloketak izan direla salatu dute eta gazteak aske uzteko ere eskatu dute. Ertzaintzak atxilotu zituen asteazkenean Auzitegi Nazionalak bakoitzari 6 urteko kartzelaldia ezarri ondoren.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Segiko absolbituek 'epaiketa politikoa' salatu eta epaia baztertu dute

1:09

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenean Bilbon eta Gasteizen atxilotu zituzten lau gazteren senideek salaketa jarri dute gaur Bilboko eta Gasteizko guardiako auzitegietan, legez kanpoko atxiloketak izan zirela salatzeko. Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela zigorra ezarri zien zazpi gazteri, tartean lau gazte horiei, erakunde terroristako kide izatea leporatuta.

Halaber, lau gazteak berehala aske uzteko eskatu dute.

Asteazkenean atxilotu zituzten lau gazteak hauek dira: Xabat Moran, Marina Sagastizabal, Ainhoa Villaverde eta Bergoi Madernaz.

Epaia ezagutarazi aurretik atxilotu zituzten lau gazte horiek eta senideek salatu dute legez kanpoko atxiloketak izan zirela.

Kepa Mancisidor abokatuak azaldu duenez, epaia ez da behin betikoa eta, hori dela eta, atxilotuek behin behineko askatasun egoerara itzultzeko eskatu du.

Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela zigorra ezarri zien erakunde terroristako kide izatea egotzita; beste bederatzi absolbitu egin zituen froga gabeziagatik, eta beste 12 ere zigorrik gabe geratu ziren Fiskaltzak akusazioa erretiratu ostean.

Bestalde, auzian absolbituak izan direnek manifestazioa deitu dute hilaren 17rako Gasteizen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea