Politika -
Hezkuntza
Rajoyk terrorismoaren gaitzespena sartu nahi du testuliburuetan
Barne eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministerioek bilera egin dute argitaletxeetako ordezkariekin, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko testuliburuetan nola txertatu aztertzeko.
agentziak | erredakzioa
Espainiako Barne eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministerioek bilera egin dute gaur argitaletxeetako ordezkariekin, terrorismoaren gaitzespena eta biktimekiko errespetua Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko testuliburuetan nola txertatu aztertzeko.
Hala, Jose Ignacio Sanchez Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Ebaluazio eta Lurralde arteko Elkarlan zuzendari nagusia eta Sonia Ramos Barne Ministerioko Terrorismoaren Biktimen Babeserako zuzendari nagusia bertaratu dira, bi erakundeek prentsa-ohar batean jakitera eman dutenez.
Indarkeria terroristaren gaitzespenaren eta hori gehien pairatu duten pertsonen inguruan erakundeen artean dauden adostasun lerroak azaldu nahi izan dizkiete argitaletxeetako arduradunei.
Era berean, hezkuntzaren egitasmo berri honek indarkeria matxistaren eta jarrera arrazista eta xenofoboen prebentzioa indartuko omen du.