Politika -

Jon Anzaren desagerpena

Anzaren ikerketan akatsak egin zituela aitortu du Frantziako Justiziak

Hala eta guztiz ere, ez du Frantziako Estatuaren "akats larririk" atzeman, eta errefusatu egin du familiaren salaketa eta kalte-ordain eskaera.

Jon Anzaren aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe
Jon Anzaren aldeko mobilizazioa.
Jon Anzaren aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Auzitegiak aitortu du Justiziak akatsak egin zituela Jon Anza ETAko kidearen heriotzari buruzko ikerketan, baina Estatuak ez omen zuen "akats larririk" egin, Maritxu Paulus-Basurco senideen abokatuak jakitera eman duenez.

Familiak "akats pilaketa" salatu zuen Baionako Polizia Judizialaren jardunean, eta Fiskaltzak eta Tolosako (Okzitania) Poliziak ez zutela ikerketarik egin.

Auzitegiak aitortu egin du Fiskaltzak eta Tolosako Poliziak ez zutela ikerketarik egin, baina ez du Estatuari ardura leporatzeko moduko "akats larririk”" ikusi. Hori dela eta, errefusatu egin dute familiaren salaketa eta kalte-ordain eskaera.

Fiskaltzak onartu zituen aipatu akatsak apirilaren 1ean, eta senideak harrituta geratu dira orain ebazpenarekin; horregatik, helegitea aurkeztu ala ez aztertzen ari dira.

Kasua

2009ko apirilaren 29an aurkitu zuten Jon Anza Tolosako kale batean. Bihotz eta arnas gelditzean zegoen eta erreanimatu ondoren Purpango Erietxean ingresatu zuen. Maiatzaren 11an hil zen. Deposituan identifikatu gabeko gorputz bat zegoela, ordea, hilabete batzuk beranduago eman zuten jakitera, 2010eko martxoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA albisteak