Politika -

Salaketa

Jon Anzaren sendiak Frantziaren aurkako salaketa aurkeztu du

Halaber, senitartekoek eta lagunek elkarretaratzea deitu dute datorren asteazkenerako, hilak 1, Donostiako Boulevardean, xede izanik "egia ezagutzeko" eskubidea aldarrikatzea.

Jon Anzari Ziburun egindako omenaldiaren irudia. Argazkia: EFE
Jon Anza EFE
Jon Anzari Ziburun egindako omenaldiaren irudia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Anzaren sendiak Frantziaren aurkako salaketa aurkeztu du. Datorren asteazkenetik aurrera aztertuko dute hori. Familiak Jon Anzaren heriotzaren inguruan izandako akatsak salatu ditu. Toulouseko kale batean aurkitu zuten Jon Anza 2009ko apirilean, nahiz eta ez zuten 2010eko martxora bitartean identifikatu.

Hiru senitartekok 50.000 euro eskatu dituzte bakoitzarentzat Parisko Instantzia Handiko Auzitegian, Maritxu Paulus-Basurco abokatuak prentsaurrekoan jakitera eman duenez.

Elkarretaratzea

Halaber, senitartekoek eta lagunek elkarretaratzea deitu dute datorren asteazkenerako, hilak 1, Donostiako Boulevardean, xede izanik "egia ezagutzeko" eskubidea aldarrikatzea.

Donostian larunbat honetan izandako prentsaurrekoan Garbiñe Alkiza bozeramaileak adierazi duenez, "Parisera jotzea egokitu zaigu Frantziako Estatua salatu dugulako, irregulartasunak izan direlakoan baikaude. Gu Parisen egongo gara, bitartean elkarretaratzeari etortzeko deia egiten diegu herritarrei".

2009an hil zen

2009ko apirilaren 29an aurkitu zuten Jon Antza Toulouseko kale batean. Bihotz eta arnas gelditzean zegoen eta erreanimatu ondoren Purpango Erietxean ingresatu zuen. Maiatzaren 11an hil zen. Deposituan identifikatu gabeko gorputz bat zegoela, ordea, hilabete batzuk beranduago eman zuten jakitera, 2010eko martxoan.

“Finantza-zigorraz haratago, beharrezkoa de Frantziako Estatuak egindako akatsak onartzea”, azpimarratu du abokatuak.

Prentsaurrekoan izan da baita ere Jean-François Lefort Iparraldeko Sorturen ordezkaria. “Egiaren bilaketan prozesu hau pauso bat gehiago izatea espero dut”, adierazi du. “Ustezko akats horiek ez dira kasualitatea, eta argi dago guztiaren atzean norbait egon zela guztia lotzeko”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Azken albisteak Sortu Frantzia bideoak ETA Gaurko titularrak Albisteak Macronen Gobernua