Politika -

'Euskal Herria-Basque Country'

Gipuzkoako bide-seinaleak kentzeko eskakizuna zabaldu du Nafarroak

EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean aurkeztutako salaketa zabalduko du Foru Gobernuak; izan ere, Hernanin edo Usurbilen bide-seinale gehiago antzeman ditu.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako bide-seinaleetan Nafarroari egindako erreferentziak kentzeko EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean aurkeztutako salaketa zabalduko du Foru Gobernuak; izan ere, bide-seinale gehiago antzeman ditu Nafarroaren armarriarekin eta ‘Euskal Herria-Basque Country’ leloarekin.

Nafarroako Exekutiboak jakitera eman duenez, Hernanin edo Usurbilen bide-seinale berriak antzeman dituzte.

Era berean, Foru Erkidegoaren armarria zenbait errepideetan estali ez dutela salatu du Nafarroako Gobernuak; AP-8 autobidean, 16. kilometroan, Frantziako noranzkoan; Hernanitik hurbil: Gi-2132, Gi-3410 eta Akarregiko biribilgunean; eta Villabonako sarbidean N-1 errepidetik (Irun-Madril), Gasteizko noranzkoan.

Nafarroako Gobernuak konstituzionaltasuna eta Foru Hobekuntzaren Legea betetzeko EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean eskatzen duen hirugarren aldia da. A-15ean (Leitzarango autobian) Nafarroari erreferentzia egiten zioten ‘Euskal Herria-Basque Country’ seinaleak kentzeko eskatu zion Foru Exekutiboak Gipuzkoako Aldundiari, baina “entzungor” egin zuen.

“Muturra sartzea eta Nafarroako erakundeenganako errespetu falta larria” dela salatu zuen Foru Exekutiboak. Foru Gobernuaren hitzetan, “probokazio argia da, demokratikoki aukeratutako erakundeenganako eta herritarren gehiengoarenganako errespetu falta”.

Kautelazko neurriak

Nafarroako Gobernuaren eskaerari erantzunez, seinaleak kentzeko, ezabatzeko edo estaltzeko agindua eman zuen EAEko Auzitegi Nagusiak martxoaren 24an, auto batean.

Iragan astean, Gipuzkoako Foru Aldundia kautelazko neurriak betetzera behartzeko eskatu zion beste behin ere Foru Exekutiboak Auzitegiari. Antza denez, Aldundiak A-15 autobiako seinaleak soilik kendu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan A-15 trafikoa