Politika -

Guardia Zibila bertan

Jaurlaritzak banda armatuen zerrenda kendu eta barkamena eskatu du

Akats informatiko bat izan dela azaldu du. Guardia Zibila banda armatuen zerrenda batean agertzen zen Lehendakaritzako webgunearen datu base batean.

Jaurlaritzak Guardia Zibila talde terroristatzat jotzea salatu dute

0:58

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ''akatsa informatiko'' bati egotzi dio Guardia Zibila banda armatuen zerrenda batean erakusten zuen webgunearen publikazioa. Datu base hori erretiratu egin du, barkamena eskatu du, eta adierazi du ez dela ''inolaz ere'' bere irizpidea Guardia Zibila talde terroristatzat hartzea.

Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritzak horixe adierazi du EAEko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak (Covite) salaketa jarri ostean. Izan ere, Jaurlaritzaren webgunean 'erakunde armatuak' izeneko zerrendan agertzen den Guardia Zibila.

Jaurlaritzak ohar baten bidez iragarri duenez, datu base hori agertzen zen webgunea atontzen ari dira. Hala, webgunea "eraikitzen" ari omen dira, eta argitaratu izana "akats informatikoa" izan da.

Gainera, aipatu zerrenda dagoeneko kendu dutela azpimarratu du, eta "gertakaria argitu eta barkamena eskatu" dutela. Jaurlaritza Espainiako Barne Ministerioarekin eta biktimen elkarteekin jarri da harremanetan, eta "ertatua argitu eta barkamena eskatu" die.

Guardia Zibila webgunean aipatzen zela ezagutu bezain laster, Jorge Fernandez Diaz zuzentzen duen Ministerioa Jaurlaritzako arduradunekin harremanetan jarri da. Akats informatiko bat izan dela azaldu dute Gasteizko Exekutiboaren arduradunek. Ondorioz, Barne Ministerioak Eusko Jaurlaritzaren barkamena onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak