Politika -
Caso Bárcenas
Auzitegi Nazionalak PP epaituko du B kutxagatik
José de la Mata epaileak, Pablo Ruzen lekua hartu duenak, Luis Barcenas eta Alvaro Lapuerta PPren diruzain ohiak eta Cristobal Paez alderdiaren gerente ohia ere eramango ditu auzitegira.
Agencias | Redacción
Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak erabaki du PP epaituko duela aldrdiaren B kutxan duen mendeko ardura zibilagatik, eta horren ondorioz Genova kaleko egoitzaren erreformaren ordainketan izan zen zerga iruzurragatik. Hala, hamar eguneko epea eman dio alderdiari 1,2 milioi euroko bermea ordain dezan.
Pablo Ruzen lekua hartu duen epaileak ahozko epaiketa irekitzeko autoan eman du erabakiaren berri. Era berean, Luis Barcenas eta Alvaro Lapuerta PPren diruzain ohiak eta Cristobal Paez alderdiaren gerente ohia ere eramango ditu auzitegira, erakunde kriminaleko kideak izatea leporatuta. Gainera, Gonzalo Urquijo, Belen Garcia eta Laura Montero ere auzipetu ditu, PPren egoitza berritu zuen Unifica enpresako langileak.
Legez kanpoko elkartea, kontuak faltsutzea, eragin trafikoa, dirua zuritzea, hauteskunde delitua eta Ogasun Publikoaren kontrako delitua ere leporatzen diete.