Politika -

Diputatuen Kongresua

Estatua-Nafarroa Hitzarmen Ekonomikoaren erreforma onartu dute

Aldez aurretik Nafarroako Parlamentuaren oniritzia jaso zuen erreformak. Estatuarekin adostutako akordioa eta Volkswageneko BEZaren ordainketa berretsi zituen Nafarroako Ganberak.

Lourdes Goicoechea eta Alberto Catalan Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Lourdes Goicoechea eta Alberto Catalan Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Lourdes Goicoechea eta Alberto Catalan Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren erreforma onartu du gaur Diputatuen Kongresuak. Cristobal Montoro Ogasuneko eta Herri Administrazioetarako ministroaren hitzetan, ez da “pribilegio bat” eta ez ditu “gainerako herritarrak” baztertzen.

Erreformak “Nafarroako herritarren eta espainiarren babesa” duela ziurtatu du Montorok, “erkidego horretako foru erakundeak Espainia ulertzeko modu bat bezala hartzen dituztelako”.

Aldez aurretik, Nafarroako Parlamentuaren oniritzia jaso zuen erreformak. Estatuarekin adostutako akordioa eta Volkswageneko BEZaren ordainketa berretsi zituen Nafarroako Ganberak. Foru Erkidegoaren zerga eskumena jasotzen du arauak eta bi administrazioen arteko gatazka murrizten du.

2 eta 6 artikuluak aldatu dituzte, Nafarroaren zerga eskumena babesteko eta atzeraeraginezko efektuarekin 2013an eta 2014an arautu zituzten zergak barneratu dituzte hitzarmenean, elektrikoak eta nuklearrak esaterako.

Volkswagenen BEZ

Volkswageneko BEZaren 1.500 milioi euroko gatazkari irtenbidea eman zion akordioa ere jasotzen du erreformak. Zorra 800 milioi eurotan geratu da.

Nafarroako hurrengo Gobernuak “autogobernua orain arte baino askoz irmoago defendatuko du”, Uxue Barkos (Geroa Bai) Talde Mistoko diputatuak ohartarazi duenez.

Carlos Salvador UPNko diputatuaren ahotan, hitzarmenaren erreformarekin “Nafarroak etorkizuna du”. Bestalde, “PPren Gobernuak Nafarroaren subiranotasunari eta interesei eraso” egin diela kritikatu du Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Albisteak Nafarroa Volkswagen Gastu publikoa Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan