Politika -
Ustezko ustelkeria
Somotori emandako laguntzen inguruko akusazioak ukatu ditu Urchueguiak
Lasarte-Oriako alkate ohiak inputatu gisa deklaratu du Nikaraguako herriari emandako diru-laguntzengatik. Akusazio guztiak “erabat” ukatu ditu Urchueguiak.
Agentziak | Erredakzioa
Ana Urchueguia Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) alkate ohiak inputatu gisa deklaratu du gaur Somotori (Nikaragua) emandako diru-laguntzengatik. Akusazio guztiak “erabat” ukatu ditu Urchueguiak. Bilduren jarduneko udal-gobernuak kereila aurkeztu zuen.
Urchueguia bere abokatuarekin 10:00ak aldera heldu da Donostiako Justizia Jauregira. Teresa de Calcuta Plazan zain zituen komunikabideei erantzuteko “arazorik ez” zuela adierazi du buruzagi ohiak.
Ana Urchueguiak 25 urte eman zituen Lasarte-Oriako Alkatetzan, 2011ra arte. Donostiako Argibideetako 3. Epaitegiak deklaratzera deitu zuen, Udalak sozialistaren aurka aurkeztutako kereila onartu eta gero.
“Ikerketa judiziala eskatzen duten aspektu esanguratsuak” existitzen dira Gipuzkoako Udalak aurkeztutako kereilan, epaileak bere ebazpenean azaldu zuenez. Gertakariek “diru publikoak bidegabe erabiltzea eta prebarikazio zantzuak” dituztela aipatu zuen magistratuak autoan.
“Nazioarteko lankidetzaren arrakasta”
Deklaratu baino lehen, hamarkada batean “Lasarte-Oriako Udalak nazioarteko lankidetzan izan zuen arrakasta” epaileari azaldu behar ziola adierazi du Urchueguiak.
Bilduren udal-gobernuak “egindako lan guztia gutxietsi” duela deitoratu du alkate ohiak. “Akusazio guztiak ukatzen” ote dituen galdetu diote. “Noski baietz”, erantzun du Urchueguiak.