Politika -

Epaiketa

Elorrioko udalbatzan gertatutako istiluengatik espetxea eskatzen dute

Niko Moreno alkate ohiari bi urteko kartzela-zigorra ezartzea eskatu du Fiskaltzak, PSE-EEren zinegotziaren aurkako irainak eta mehatxuak ez eragozteagatik. Gertakariak 2010ean jazo ziren.

Niko Moreno Elorrioko alkate ohia eta herriko beste bi bizilagunak Justizia Jauregian. Argazkia: EFE
Niko Moreno Elorrioko alkate ohia eta herriko beste bi bizilagunak Justizia Jauregian. Argazkia: EFE
Niko Moreno Elorrioko alkate ohia eta herriko beste bi bizilagunak Justizia Jauregian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rita Ugarriza eta Josu Herrero Elorrioko bizilagunei lau urteko espetxe-zigorra ezartzeko eskakizuna mantendu du Fiskaltzak gaur. 2010eko martxoaren 11n egindako udalbatzan, Mari Carmen Muñoz PSE-EEko zinegotziaren kontrako irainak eta mehatxuak botatzea egotzi die Ministerio Publikoak.

Gainera, Niko Moreno alkate ohiari (ANV) bi urteko espetxe-zigorra ezartzeko eskaera baieztatu du fiskalak, gertatutakoaren “sopikun” izatea leporatuta. Delitua ez eragoztea egotzi dio Fiskaltzak Morenori. Epaiketa Bizkaiko Lurralde-auzitegian egin dute eta auzia epaiaren zain geratu da.

Bestalde, Juan Carlos Soto zinegotzi sozialistaren abokatuak ez du Moreno salatu, baina Rita Ugarrizari eta Josu Herrerori lau urteko kartzela-zigorra ezartzeko eskakizuna berretsi du, letraduak berak jakitera eman duenez.

Absoluzioa eskatu du defentsak

Gainera, auziperatuen defentsek absoluzioa eskatu dute. Rita Ugarrizaren eta Josu Herreroren kasuan, adierazpen askatasuna gauzatu zutela ziurtatu dute euren abokatuek. Bestalde, Niko Moreno udalbatzan botatako irainen eta mehatxuen konplize denik ukatu du alkate ohiaren defentsak.

Epaiketa otsailaren 3an hasi behar zen, baina saioa atzeratu behar izan zuten akusazio partikularrak froga berri bat aurkeztu zuelako. Udalbatzaren grabazio bat aurkeztu zuen Muñozen abokatuak.

Udalbatzaren grabaketa ahozko saioan entzun ahal izan dute. “Herrerok Mari Carmen Muñozi ‘hiltzaile’ deitzen dio, Rita Ugarrizak ‘kontuz kanpoan tupust egin genezake’, esaten dion bitartean”, iturrien arabera.

Akusatuak espetxean sartzerik nahi ez duela esan du PSE-EEko zinegotziaren abokatuak, ezta kalte-ordainik ematea ere.

Gertakarien egunean “oso seinalaturik” sentitu zela azaldu du Mari Carmen Muñozek, eta “'hiru aldiz hiltzaile' esan ziotenean bere bizitza aldatu” zela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Epaiketak albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Elorrio albisteak Durangaldea azken ordukoa