Politika -
Izenik ez oraindik
Rajoyk ekainean aldatuko du Gobernua
Bestalde, Gobernuko presidenteak adierazi du ez duela hauteskundeetarako datarik eta ez dituela aurreratuko.
Agentziak | Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak ez du Gobernuko eta Alderdi Popularreko aldaketen inguruko xehetasunik eman, baina aurreratu du ekainean bertan egingo dituela. Horrekin batera, aditzera eman du ez dituela hauteskundeak aurreratuko eta data zehatzik ez duela adierazi du.
Bruselan egin ditu adierazpenok Rajoyk, Europar Batasunaren bileraren aurretik. "Hilabetea bukatu aurretik izango dira. Nik erabaki batzuk hartu beharko ditut'', esan du presidenteak, komunikabideen aurrean.
Hauteskundeetarako datarik ez
"Ez daukat erabakita noiz izango diren hauteskundeak. Ulertzen dut espekulatzen ibiltzea, baina ez dago oraindik erabakirik'', azaldu du. Presidentearen hitzetan, "oraindik legegintzaldi asko dago, gauzak egiten jarraitzeko eta haurtutako neurriek emaitzak eman ditzaten''.
''Hori oinarri hartuta eta kontuan izanda legegintzaldiek irauten dutena irauten dutela, agerikoa da, gutxi gora behera, noiz izango den'', gaineratu du.