Itxi

2015/06/02

11:41

Politika

Emaitza txarrak

Uda aurretik etorriko dira aldaketak Gobernuan eta PPn, esan du Rajoyk

Agentziak

Udal eta foru hauteskundeetako emaitza kaskarrek behartu dute Espainiako Gobernuko eta PPko presidentea aldaketak egitera. "Argi dago zenbait gauza ez ditugula ondo egin", gaineratu du.

  • Rajoy, agerraldian. Irudia: EFE

    Rajoy, agerraldian. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak baieztatu duenez, udal eta foru hauteskundeetan izandako emaitzen ondorioz, aldaketak egingo dituzte, uda heldu baino lehen, bai Gobernuan bai Alderdi Popularrean, baina ez du zehaztasunik eman. "Asko esan dut jada", erantsi du.

Horixe izan da Rajoyk kazetarien galderei emandako erantzuna, Enplegu Ministerioaren Immigrazio eta Emigrazio Idazkaritza Orokorreko egoitzan, "Autonomoen Lana eta ekonomia soziala, enplegu sortzaile" jardunaldiak abiatzeko ekitaldian.

Hala, kazetariek galdetu diote ea espero diren aldaketak uda aurretik egingo ote dituzten, eta Rajoyk zera erantzun du: "Bai, bai". Ondoren galdetu diote "bai" horrekin adierazi nahi izan duen aldaketak PPn zein Gobernuan egingo dituzten, eta berak honakoa gaineratu du: "Asko esan dut jada".

Larunbatean, Espainiako Gobernuko presidenteak baieztatu egin zuen hauteskundeetan gertatutakoaz irakasgaiak aterako dituztela, "agerikoa baita zenbait gauza ez direla ondo egin". "Gauzak aldatzeko ditugu, eta egin egingo dugu", esan zuen Sitgesen.

Rajoyren ustean, ustelkeriak eragin du bere alderdiaren gainbehera, eta ziur dago PPk espainiarren konfiantza berreskuratuko duela "zuzentzeko dituen gauza batzuk zuzenduz gero". Hori bai, argi utzi du politika ekonomikoak ez duela aldaketarik izango.

Erabat osatuta, 2019an

Bestalde, Rajoyk esan du maiatzeko langabeziaren eta afiliazioaren datuak "aurrerapauso garrantzitsua" direla eta Espainia "norabide onean doala" erakusten dutela, baina "erabat osatuta" 2019an izango dela, 20 milioi langile izatera heltzen direnean.

"Egin dezakegu, egin behar dugu", esan du aurretik aipatutako jardunaldiak abiatzeko ekitaldian, langabeziaren datu berriak zabaldu diren egunean.

Espainiako Gobernuaren presidentearen esanetan, maiatzeko datuek argi erakusten dute susperraldia "errotuta" dagoela, eta, Europako Batzordearen aurreikuspenen arabera, Espainia EBko hazkunde ekonomikoaren buru izango dela nabarmendu du, "datozen urteetan Eurogunean enplegu gehien sortuko dituen herrialdea izango baita".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;