Politika -
Kontseilu Politiko Federala
IUko zuzendaritzak behin betiko hautsi du Madrilgo federazioarekin
Izquierda Unidako Kontseilu Politiko Federala osatzen duten kideen % 70,1ek aukera hori babestu dute igande honetan egindako bozketan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Izquierda Unidako (IU) zuzendaritzak behin betiko hautsi du Madrilgo federazioarekin eta berarengandik bereizi da "legalki, juridikoki eta politikoki". IUko Kontseilu Politiko Federala egin dute gaur eta bertan 113 kide aukera horren alde agertu dira, 45 kontra eta hiruk abstentziora jo dute.
Horren tokian, nortasun juridikorik gabeko egitura berri bat sortzea onartu dute.
Adolfo Barrena IUko Antolaketa idazkariak aurkeztutako ebazpena onartu du IUko Kontseilu Politiko Federalak eta erabaki horrekin bederatzi hilabete iraun duen "gerra" konpontzea espero du.
Madrilgo 5.000 militanteek berriz afiliatu beharko dute IUko kide izaten jarraitu nahi badute eta, horretarako, hiru hilabeteko epea dute.