Politika -
Herri Kontuen Euskal Epaitegia
Bilbaoren hautagaitza kritikatu dute EH Bildu, PP, UPyD eta Ahal Duguk
Bilbao bokal izatea “azeria oilategia zaintzen” jartzea litzatekeela adierazi du EH Bilduk. Jeltzaleek erakundea “politizatu” nahi dutela salatu du PPk.
Agentziak | Erredakzioa
Jose Luis Bilbao Bizkaiko jarduneko ahaldun nagusia Herri Kontuen Euskal Epaitegiko bokala izateko aurkeztu zuen EAJk astelehenean. Jeltzaleen erabakia kritikatu dute gaur EH Bilduk, PPk, UPyDk eta Ahal Duguk.
Erakundeak kargudunak berrituko ditu datorren astean, Eusko Legebiltzarrean, ekainaren 25ean, hain zuzen ere. Konkretuki, zazpi bokal berri gehiengo absolutuarekin aukeratu behar ditu Legebiltzarrak.
Jose Luis Bilbaoren hautagaitza EAJren proposamenetako bat da. Alderdi Popularrak eta UPyDk gogor kritikatu dute, baina litekeena da aurrera ateratzea; izan ere, jeltzaleek PSE-EEren babesa izango dute zazpi bokal berriak izendatzeko.
Kritikak
Bilbao Kontuen Epaitegian sartzeko proposamenaren aurka beste alderdi batzuk agertu dira gaur. Horrela, jeltzaleek Bilbao ?tokirik desegokienean sartu? nahi izatea kritikatu du Borja Semper Euskadiko PPren bozeramaileak. Semperren hitzetan, ?izen hain politiko bat mahai gainean jarrita, Herri Kontuen Euskal Epaitegia politizatzen ari dira?.
Borja Semper Euskadiko PPren bozeramailea. Argazkia: EFE
Zentzu horretan, Bilbao bokal izatea ?azeria oilategia zaintzen? jartzea litzatekeela adierazi du EH Bilduk.
Gainerako alderdiak ?euren jendeari lanpostu bat emateko? saiakeran ematen ari diren ?ikuskizun deitoragarria? kritikatu du gaur Gorka Maneiro UPyDko bozeramaileak. EAJk ?PSE-EEren laguntzarekin Bilbaori lanpostu bat bilatu nahi izatea?, salatu du Maneirok.
Azkenik, Kontu Epaitegian sartzeari ?uko egiteko? eskatu dio Roberto Uriarte Ahal Duguko idazkari nagusiak Jose Luis Bilbaori.