Politika -

Kartzela politika

Fleuryko presoen gose greba bertan behera geratuko da gaur

Akordioa lortu dute espetxeko zuzendaritzarekin, eta hiru bisita luze eta beste hainbeste labur izango dituzte hilero.

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fleuryko espetxean gose greba egiten ari ziren euskal presoek eta preso korsikarrek bertan behera utziko dute gaur bertan protesta.

Etxeratek jakitera eman duenez, akordioa lortu dute espetxeko zuzendaritzarekin. Bisiten murrizketak salatzeko hasi zuten pasa den astelehenean gose greba presoek, eta orain akordioa lortuta, uztailetik aurrera lehengo bisita kopurua ezarriko zaie: hiru bisita luze eta beste hiru labur hilean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak