Politika -

Heriotza

Azken agurra emango diote Periko Solabarriari igandean, Barakaldon

Periko Solabarria ezker abertzaleko militante historikoa atzo hil zen, Bilbon, 85 urte zituela.

Periko Solabarria ezker abertzalearen militante historikoa hil da

1:43

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek Periko Solabarria ezker abertzaleko militante historikoa omenduko dute igandean, 12:30ean, Barakaldon, Herriko Plazan.

Familiak ez du ekitaldirik egingo Kareagako tanatorioan. Bertan ireki dute gaur goizean hil-kapera, eta ostiral arratsaldera arte egongo da zabalik.

Gizarte eragile, alderdi politiko eta sindikatu ugarik, baina, bat egin dute, Herri Batasuneko sortzaileetako bati azken agurra emateko. Igandean egingo dute, Barakaldon, 12:30ean.

Periko Solabarria ezker abertzaleko militante historikoa atzo zendu zen Bilbon, 85 urte zituela.

Solabarria ezker abertzaleko militante historiko eta langileen eta behartsuen eskubideen defendatzailea izan da. Portugaleten jaio zen, 1930ean, 24 urte zituenean apaiz egin zen, eta lehen egunetik langileengandik oso hurbil aritu zen lanean, langile tradizio handiko herri eta auzoetan apaizgintzan. Langileen kezkak eta aldarrikapenak bereganatu zituen, eta apaiz langileen mugimenduaren sustatzaile garrantzizkoena izan zen Espainiako Estatuan, David Armentia jesuitarekin batera.

Sindikatu eta gizarte mugimendu askotan aritu zen lanean, eta hainbatetan espetxeratu zuten bere jardun politikoarengatik, azkenik, apaiz izateari utzi behar izan zion arte.

LABeko kide, Herri Batasuneko mahai nazionalekoa, bi legealditan Kongresurako diputatu aukeratu zuten, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide beste behin, batzarkide beste bitan eta zinegotzi Barakaldon ere bai.

Azken hilabeteetan, etxegabetzeen aurkako mobilizazioetan izan da Periko Solabarria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eguneko albisteak