Politika -

Uztaileko lehen asteburuan

I27ko bozetan nola inplikatu ebazteko barne galdeketa deitu du ANCk

Hala erabaki du Kataluniako Biltzar Nazionalak aldeko 48 botorekin eta 10 abstentziorekin. Galdeketa uztailaren 4an eta 5ean egingo da.

Jordi Sanchez ANCko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Jordi Sanchez ANCko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Jordi Sanchez ANCko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Biltzar Nazionalak (ANC) barne galdeketa egingo du datorren asteburuan, uztailaren 4an eta 5ean, irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeetan nola inplikatu erabakitzeko, erakundeak ohar bidez gaur berri eman duenez. Goizean, prentsaurrekoa eskaini du Jordi Sanchez ANCko presidente berriak eta barne galdeketa horri buruzko xehetasun gehiago eman ditu.

Galdeketako galdera honakoa izango da: "Nahi al duzu ANCk beste erakundeekin eta indar politikoekin beharrezko konplizitateak bilatzea, harik eta ahalik eta transbertsalitate gehien izango duen hauteskunde proposamen bat bultzatzeko eta irailaren 27ko hauteskundeen izaera plebiszitarioa bermatzeko?".

ANCk gaur erabaki du barne galdeketa deitzea aldeko 48 botorekin eta 10 abstentziorekin, erakundeak jakinarazi duenez.

Artur Mas Generalitateko eta CDC alderdiko presidenteak ahalik eta hautagaitza transbertsalena eratzeko proposamena egin zien subiranotasunaren aldeko erakundeei bozen izaera plebiszitarioa indartzeko.

Bestalde, ANCk adierazi du hauteskundeak plebiszitarioak izatea nahi duela, baina batzarraren beraren izaerari, estatutuei eta sorrerako helburuei eutsi nahi diela: "Helburua independentzia lortzea da, transbertsalitatea, apartidismoa eta ekintza batasuna oinarri hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma gaur