Politika -

Euskadi

Jose Luis Bilbaoren izendapena 'lotsagarria' da, Ahal Duguren ustez

"Alde egiteko eta, mota horretako azpijokoekin ibiltzeko, beste herrialde bat sortzeko" eskatu dio Ahal Duguren idazkari nagusiak Herri Kontuen Epaitegiko kide berriari.

Roberto Uriarte Ahal Dugu alderdiaren idazkari nagusia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Uriarteri lotsagarria deritzo Bilbaoren Herri Kontuen presidentetza

0:56

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Uriarte Ahal Dugu alderdiaren idazkari nagusiaren irudiko, "lotsagarria" da Jose Luis Bilbaoren izendapena. Bilbao Herri Kontuen Epaitegiko kide berria izendatu dute. Horren harira, "alde egiteko eta, mota horretako azpijokoekin ibiltzeko, beste herrialde bat sortzeko" eskatu dio Uriartek Bilbaori.

Ahal Duguk larunbat honetan Barakaldon egindako topaketan izan da Uriarte. Hainbat auzi izango dituzte mintzagai, tartean, alderdiaren funtzionamendurako protokoloa.

"Joan zaitez, mesedez. Ikuskatze-nagusia kartzelan izandako eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak errieta egin dion bati halako kargua ematea lotsagarria da", salatu du, Bilbaoren izendapena dela-eta.

Zentzu horretan, Uriartek azpimarratu duenez, Ahal Duguk ez ditu horrelako gauzak onartuko. Gainera, Euskalteleko zuzendariek jasoko dituzten 'bonus'ak ere kritikatu ditu.

Bestalde, Periko Solabarria ezker abertzalearen militante historikoaren heriotza dela eta, minutu bateko isilunea egin dute. Gaurko hitzorduan Juan Carlos Monedero Podemoseko buruzagi ohia ere izan da.

Azken udal- eta foru-hauteskundeetan lortutako emaitza onak baloratu ostean, Ahal Dugu Euskadiko hirugarren indarra bihurtu dela azpimarratu du Uriartek, iazko Europako hauteskundeetan lortutako boza kopurua hirukoiztuta.

Azkenik, Uriartek adierazi duenez, Ahal Dugurentzat duintasuna "balore politikoa da, erabat funtsekoa", eta "herritarrei eta erakundeei duintasuna itzultzearen" alde egin du. "Gauza handiak lortzen ari gara, aldaketa handiak. Herritar arruntek ezohiko gauzak egiten. Erakundeei duintasuna itzuli ahal diegu", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo