Politika -
Iruñerriko Herri Harresia
Absolbitutako gazteek 'zazpi urteko sufrimendua' salatu dute
Iruñerriko hamar gazteak absolbitu zituen Auzitegi Nazionalak ekainean. Iragan maiatzean epaitu zituzten Segiko kide izatea leporatuta.
Agentziak | Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak Nafarroako hamar gazte absolbitu ondoren, ?zazpi urteko sufrimendua eta ziurgabetasuna? salatu du gaur Iruñerriko Herri Harresia kolektiboak. Gazteak 2008an atxilotu zituzten Segiko kide izatea egotzita.
Iruñerriko hamar gazteak ekainean absolbitu zituen Auzitegi Nazionalak. Iragan maiatzean epaitu zituzten Segiko kide izatea leporatuta.
Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra eskatu zuen Mikel Marin, Iker Aristu, Diego Octavio, Iker Araguas, Ibai Azkona, Oihan Ataun, Mikel Beunza, Iñaki Marin, Gorka Sueskun eta Mikel Flamariquerentzat. Azkenik, absolbitu egin zituzten.
Maider Caminos Iruñerriko Herri Harresiaren bozeramaileak prentsaurrekoan, Iruñean, kritikatu duenez, ?atxiloketak agindu zituen auzitegi berak, gaur gazteak absolbitzea erabaki du?. Caminosen hitzetan, ?sententzia eta epaiketa horiek suposatzen duten loteria makabroa? agerian utzi du horrek.
Gazteak ?inkomunikaturik? izan zituztela eta ?torturatu ondoren espetxera? bidali zituztela gogorarazi du Caminosek.
?Kostu pertsonal, ekonomiko eta afektiboa izugarria izan da eta inork ez du ordainduko?, azpimarratu du.
Uztailaren 11n, laranjaz
Atxilotuei elkartasuna adierazteko uztailaren 11n, sanferminetan, ?elastiko, txano edo zapi laranja? janzteko eskatu die Caminosek herritarrei.
Irudia: www.naranjizate.com
?Azken egunetan jendeak asko lagundu digu?, adierazi du Gorka Sueskun gazte absolbituak, baina ?epaiketa politikoak geldiarazteko lan asko dago egiteko oraindik?.