Politika -

SEGI-REN EPAIKETA

Absolbitu egin dituzte Segiko kide izatea leporatutako hamar gazteak

Ez dute frogatu auzipetuek modu "aktiboan" parte hartzen zutenik legez kanpoko erakundean.

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu terroristatzat jotako erakunde bateko izatetik hamar gazte nafar: Segiko partaide izatea leporatzen zitzaien. Ez da frogatuta geratu era  "aktiboan" jarduten zutenik, eta "are gutxiago" talderen bat zuzentzen zutenik Iruñean.

Zehazki esateko, Zigor-arloko salaren Lehenengo Sekzioak Iker Araguas, Ibai Azkona, Gorka Sueskun, Mikel Marin, Diego Javier Octavio, Iker Aristu, Iñaki Marin, Oihan Ataun, Mikel Beunza eta Mikel Flamarique.

Epaileek azpimarratu dutenez, ez da egiaztatu auziperatuei konfiskatutako objektuak Segik egin zituenik, ezta haien salmenta talde hori finantzatzera bideratuta zegoenik ere.

Javier Martínez Lázaro eta Fermín Echarri epaileen esanetan, material hori eduki izanak ezker abertzaleko postulatuekin bat zetozela frogatzen du hala nola, independentzia edota presoen dispertsioaren aurkako borroka, baina "inolaz ere balio dezakete terroristatzat jotako erakunde batean (Segi) parte hartu izana leporatzen zuen akusaziozko hipotesi bat osatzeko".

Horrez gain, epaileek nabarmendu dute erakunde batek darabilen ikonografiak hainbat esanahi izan ditzakeela, eta ez dela behin betiko adierazlea jendarte horretarako atxikimendua eta militantzia frogatzeko: "Segi erakunde terroristaren kamiseta bat izateak ez du esan nahi Segiko kide denik".

Halaber, epaileek beste hau ere kontuan izan dute: auzipetuek ez zituztela berretsi epaiketaren ahozko saioan Poliziaren aurrean eginiko adierazpenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak albisteak