Itxi

Politika

Sanferminak 2015

Auzitara eramango dute Iruñeko Udala txupinazoan ikurrina jartzeagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak auzitara eramango du Iruñeko Udala, sanferminetako txupinazoan ikurrina jartzea “legez kontrakoa” dela argudiatuz.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak auzitara eramango du Iruñeko Udala, sanferminetako txupinazoan ikurrina jartzea ?legez kontrakoa? dela argudiatuz.

Historian aurrenekoz ikurrina jarri dute gaur eguerdian Iruñeko Udaleko balkoian, sanferminetako txupinazoan. Europako, Nafarroako eta Espainiako bandera izan ditu alde batean, eta Iruñekoa bestean.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak azaldu duenez, ?legezkoa? da ikurrina balkoian jartzea, txupinazoa jarraitzeko gonbidatu dituzten EAEko hiru legebiltzarkideei egindako ?keinua? izan baita.

Carmen Alba Nafarroako ordezkariak, berriz, ikurrina txupinazoan jartzeak ?legea urratu? egiten duela azpimarratu du. ?Herritar gehienek ez dute begi onez ikusten?, erantsi du.

?Legeak ez du onartzen ikurrina jartzea, eta erakundeek, Udalak batez ere, legea bete behar dute halabeharrez?.

Enrique Maya Iruñeko alkate ohi eta UPNren bozeramaileak Udalaren erabakia kritikatu du, sanferminak "legea urratuz hasi baititu".

Ikurrina herritar denei "inposatu" nahi izana egotzi dio Mayak Udal Gobernu berriari. Erabakiak ikurren Legea urratzen duen ala ez aztertuko du orain UPNk, gaia auzitara eraman aurretik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena