Politika -

Hauteskunde orokorrak

Podemoseko diputatuen % 37, primarioak egiteko ereduaren aurka

'Ahal Dugu parte-hartzea da' manifestuaren bultzatzaileek herri-galdeketa bat egitea eskatzen dute.

Pablo Iglesias. Artxiboko irudia: EFE
Pablo Iglesias. Artxiboko irudia: EFE
Pablo Iglesias. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos-Ahal Dugu alderdiko 49 diputatu autonomikok bat egin dute 'Ahal Dugu parte-hartzea da' manifestuarekin. Kritiko horiek erabat baztertzen dute Pablo Iglesias gidari duen zuzendaritza nazionalak hauteskunde primarioak egiteko aurkeztu duen eredua, eta herri-galdeketa bat egitea eskatzen dute, sinatzaileek eurek bidalitako ohar batean irakur daitekeenez.

Astelehenean aurkeztu zuten ekimena, eta ordurako Ahal Duguko 33 diputatu autonomikok emana zioten babesa manifestuari. Hala ere, azken egunotan beste 16 diputatuk sinatu dute idatzia.

Guztira, Ahal Duguko 900 kargudun eta ordezkarik sinatu dute zuzendaritza nazionalak onartutako araudiaren kontrako manifestua. 49 diputatu horiez gain, 2 europarlamentari, 108 zinegotzi, 150 idazkari nagusi baino gehiago eta beste 582 udal eta autonomietako buruzagi daude sinatzaileen artean.

Bestalde, Ahal Duguren Asturiasko, Andaluziako eta Nafarroako buruzagiek herri-galdeketa bat egitea eskatzen dute. Teresa Rodriguez Ahal Duguren Andaluziako buruzagia eta Laura Perez Ahal Duguren Nafarroako idazkari nagusia izan dira ekimenaren bultzatzaile nagusiak, Miguel Urban eta Lola Sanchez europarlamentariekin eta beste hainbat ordezkari ezagunekin batera.

'Ahal Dugu parte-hartzea da' manifestuak 7.400 sinadura batu ditu dagoeneko. Ahal Duguren estatutuen arabera, zuzendaritzak herri-galdeketa egin beharko du, baldin eta alderdiaren zirkulua osatzen dutenen % 20k edota erroldan izena eman dutenen % 10ek hala eskatzen badute. Alderdiaren esanetan, Ahal Duguren erroldan 350.000 lagun daude; beraz, 35.000 sinadura behar dituzte kritikoek galdeketa deitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pablo Iglesias albisteak