Politika -
EHU-ko areto nagusia
Azarotik aurrera PSE asko nabarmenduko dela ziurtatu du Sanchezek
“Oso erradikala” izango dela ohartarazi dio PSOEko idazkari nagusiak Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari, baina ustelkeriaren aurkako borrokan eta langileen defentsan.
Agentziak | Erredakzioa
Hauteskunde orokorrak irabazten baldin baditu PSE-EEk azarotik aurrera paper garrantzitsua izango duela ziurtatu du Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak. Idoia Mendiak zuzendutako alderdiak 2016ko hauteskundeetan garaipena lortzeko bere laguntza izango duela ziurtatu du Sanchezek.
EHUko areto nagusian egindako ekitaldi publikoan, ?oso erradikala? izango dela ohartarazi dio Sanchezek Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari, baina ustelkeriaren aurkako borrokan eta langileen defentsan.
Era berean, gaur Rajoy Exekutibotik ?kanporatzeko beste arrazoi? bat dagoela adierazi du buruzagi sozialistak. ?Gobernari onek bete dezaketen hori agintzen dute?, esan zion Espainiako Gobernuaren presidenteak Artur Mas Generalitateko presidenteari. ?Tira! Datorren azaroan kaleratzeko beste arrazoi bat badugu?, azpimarratu du.
Urkullu eta Sanchez lehen aldiz bilduko dira ostiral honetan
Iñigo Urkullu lehendakariak eta PSOEko idazkari nagusiak bilera egingo dute ostiral honetan. Lehendakariaren eta buruzagi sozialistaren arteko aurreneko batzarra izango da.
Bilera 12:30ean hasiko da Lehendakaritzan. Egoera ekonomikoa, Estatu eredua eta autogobernua, eta bakea eta elkarbizitza aztertuko dituzte agintariek, lehendakariarentzat lehentasuna duten gaiak direlako.
Bestalde, Pedro Sanchez Radio Euskadiko ?Boulevard? irratsaioan elkarrizketatuko du Sonia Hernandok, ostiral honetan, 09:00etan.