Politika -
Bilera
Urkulluk Pedro Sanchez hartuko du gaur, Lehendakaritzan
Besteak beste, duela aste batzuk lehendakariak eskainitako "estatu ituna" izango dute hizpide.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iñigo Urkullu lehendakariak Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia hartuko du gaur, lehen aldiz. Bilera Lehendakaritzan egingo dute, 12:30ean, eta, besteak beste, egoera ekonomikoa, autogobernua, bakea eta bizikidetza izango dituzte hizpide.
Duela aste batzuk, Urkulluk "estatu ituna" sinatzea eskaini zion PSOEri, Konstituzioa erreformatzeko helburuz. Gainera, EAEko erakundeei egonkortasuna emateko PSE-EErekin sinatutako akordioa Espainiara zabaltzearen alde agertu zen.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak asteartean azaldu zuenez, lehendakariak jarrera "eraikitzailea" agertuko dio buruzagi sozialistari, etorkizunean "lankidetzarako espazioak" izateko.
Urtarrilean, PSOEko idazkari nagusia Andoni Ortuzar EAJko presidentearekin batzartu zen, alderdi jeltzalearekin lehen harremanak izateko.