Politika -

EAJ-PSE hitzarmena

Quiroga: 'PSEk uko egingo dio bere egitasmoari, boterearen truke'

Jeltzaleek eta sozialistek “elkarri” begiratzen diotela esan du Quirogak, “euren artean boterea banatzeko asmoz”.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga EAEko PPko presidentearen iritziz, PSE-EEk “uko egingo dio” Euskadin duen proiektuari, “boterearen truke” eta, Pedro Sanchez Espainiako presidentetzara heltzeko “EAJren babesaren truke”.

Donostian agerraldia egin du Quirogak, Iñigo Urkulluren Gobernuaren jardueraren balantzea egiteko. Jeltzaleek eta sozialistek “elkarri” begiratzen diotela esan du Quirogak, “euren artean boterea banatzeko asmoz”.

‘Une honetan garbi dago boterea lortzea izango dela PSE-EEren lehentasuna, ondorioak zeintzuk izango diren kontuan izan gabe”, berretsi du.

Alderdi sozialistak egindako azken itunak ere gogor kritikatu ditu Quirogak. “Berdin zaie Bildu edo Podemosekin itunak egitea, boterea lortzen baldin badute”.

Bestalde, Pedro Sanchez PSOEko buruari “Madrilen hain arro” erakutsi zuen Espainiako bandera Euskadira zergatik ez duen ekarri galdetu dio.

“Zergatik ezkutatzen du hemen? Dituzten konplexuen eraginez, ez dute hemen Espainiako bandera erakutsiko”, salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arantza Quiroga PSE-EE albisteak Euskadiko PP bideoak